Urumea ibaiko aisialdi guneen inguruko azterketa-bilera irekia etzi, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 23a, 00:00

Herriko aisialdi guneen erabileraren inguruan sortutako kezken harira pausoak eman nahi ditu Hernaniko Udalak, eta horretarako azterketa bat jarri du abian. Lan honetarako, herritarren zein gaian interesa eduki dezaketen elkarteen partehartzea ezinbestekoa ikusten da, eta etzi Ereñotzun, Auzo Etxean arratsaldeko 18:00etan, bilera antolatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!