Datorren ostegunean hasiko da aerobik-fitness ikastaroa, eta izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 6a, 00:00

Martxoaren 11n hasiko da Ereñotzun, aerobik-fitness ikastaroko azkeneko hiruhilekoa. Ekainera arte iraungo du, eta horretarako, Auzo Udalak beste talde bat sortzeko aukera zabaldu du. Interesa dutenek astelehena dute izena emateko azken eguna. Saioak asteartetan eta ostegunetan izango lirateke, arratsaldez, 18:45ak eta 19:45ak bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!