Ereñotzuarren txanda gaur, odola emateko

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 4a, 00:00
Bi auzotar odola ematen, Auzo Udalean, aurreko urteko deialdi batean.

Arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara izango dute aukera, Auzo Udaleko aretoan. Goizean zehar eskatu behar da hitzordua: 943 00 78 85.

Asteartean hernaniarrek izan bazuten odola emateko eguna, ereñotzuarren txanda da gaur. Arratsaldeko 17:00etan hasi eta 20:30ak arte izango dute aukera, Auzo Udaleko aretoan.

Odola emateko asmoa dutenek, hori bai, hitzordua eskatu behar dute aldez aurretik. Horretarako, gaur goizean zehar deitu beharko du­te, 943 00 78 85 telefono zenbakira. Txanda hartuta, dagokion orduan gerturatuko da bakoitza Auzo Udalera.

Urteko aurreneko hitzordua izango dute gaurkoa ereñotzuarrek, odola emateko. Izan ere, joan den urteko azaroan izan zuten aurrekoa, eta orduan, 14 lagunek eman zuten odola. Auzotar guztiei luzatu diete deia, gaurko zitara azaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!