Martxoaren 11n hasiko da aerobik-fitness ikastaroaren azkeneko hiruhilekoa, ekainera arte. Eta horretarako, beste talde bat sortzeko aukera zabaldu du Ereñotzuko Auzo Udalak. Astearte eta ostegunetan izango lirateke saioak, 18:45ak eta 19:45ak bitartean. Parte hartu nahi duenak, zabalik dauka izena emateko epea, datorren astelehenera arte, Auzo Udalean. Informazio gehiago behar duenak, bertan galdetu dezake.