Ereñotzuko Auzo Udalak Argitu zerbitzua sortu du, eta gaurtik aurrera jarriko da martxan. Bi astean behin izango da, asteazkenetan, 12:00etatik 13:45etara bitartean, Auzo Udalean. Zerbitzu hori 60 urtetik gorako herritarrei dago zuzenduta, eta helburua da zalantza administratiboen gainean herritarrei laguntza ematea. Horren guztiaren gaineko zalantzak dituztenek Auzo Udaleko telefono zenbakira deituta argitu ditzakete kezkak: 943 55 10 00.