Ereñotzuko Auzo Udalak auzo batzarra egingo du, larunbatean 10:30etan. Izenemateen arabera auzo etxeko aretoan edo frontoian antolatuko da. Aurreko urtean zehar egindakoak azaldu eta aurtengo asmoen berri emango da.
Gai zerrenda ondorengoa izango da: 2020 urteko jardueraren eta diru kontuen laburpena; 2021 urterako proiektu eta asmoak, aurrekontuaren azalpena; Olak Auzo Elkartearen jarduera eta aurrekontuaren onarpena; eta eskari zerrenda.
Auzo Udalak ereñotzuarrei bertaratzea eskatu die. «Gaiek auzoarentzat duten interesa ikusita, komenigarria litzateke ahalik eta auzotar gehien elkartzea batzarrean. Gonbitea luzatzearekin batera, inguruan interesatua egon litekeen guztiari abisua pasatzea eskertuko genizueke».
Azken hamabi hilabeteak gainera oso bereziak izan dira eta horrek eragin zuzena izan du jardueretan eta diruan.
Aurrez izena bulegoan,
943 55 10 00 telefonoan edo 'ereinotzu@ereinotzu.eus'
helbide elektronikoan
COVID-19ak eragindako egoera tarteko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Izenemate kopuruaren arabera auzo etxeko areto nagusian edo frontoian egingo da auzo batzarra.
Izena emateko Auzo Udaleko bulegora jo daiteke edo honako bitartekoak erabilita: telefonoz 943 55 10 00 zenbakira deituta edota ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzita.