Purita Santa Cruz ereñotzuarrak, 100 urte

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 6a, 00:00

Egun Oreretako Sanamarkosene adinekoen egoitzan bizi den ereñotzuarrak mendea bete du, aste honetan.

Purita Santa Cruz ereñotzuarrak 100 urte bete ditu eta ederki asko ospatu zuen urtebetetzea,  Oreretako Sanmarkosene adinekoen egoitzan. Lore-sorta eta guzti, duela mende bat jaio zela ospatu zuen Puritak, egoitzako gainerako egoiliar eta langileekin.  Txistu doinuek eta bertako lagunen kantuek alaitu zioten eguna ereñotzuarrari, txistulari eta guzti ospatu baitzuen urtebetetzea. Egoitzaren kanpoaldean egin zuten errezitaldia musikariek eta egun borobila izan zen Puritarentzat.

Ereñotzun jaioa da Purita, eta bertan egin zituen haurtzaroko eta gaztaroko urteak. Gero, 35 urte zituela, Lezora joan zen bizitzera, baserriko lanekin gogaituta. Bertako Bodega tabernan egin zuen lana, Lezon ezagutu zuen senarra eta semea ere Lezon jaio zen.

Zorionak eta urte askotarako, Purita!  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!