Ez zuten aparteko ezer egin Ereñotzuko Txirrita ikastolan, baina txikienek, musika saioak aprobetxatuz, danborrak jotzeko aukera izan zuten, eta honekin batera, Danborrada eguna gogoratu zuten.
Ereñotzuko txiki bakoitzak, bi barila eta egur xafla bat hartuz, Donostiako martxa jotzen ezin hobe pasa zuten eguna.