Eukaliptoa izango da gaur hizpide Ereñotzun, Iñaki Sanz–Azkue eta Arturo Elosegirekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 14a, 00:00
Arturo Elosegik eukaliptoaren eraginaren ikuspegi orokorra emango du gaur.

Gaur arratsaldeko 19:00etan emango dute hitzaldia, eta izena eman behar da aldez aurretik. Eukaliptoak ingurumenean duen eraginari buruz ariko dira Sanz-Azkue eta Elosegi.

Hitzaldia eskainiko dute gaur, Ereñotzun, Iñaki Sanz-Azkuek eta Arturo Elosegik: eukaliptoak ingurumenean duen eraginari buruz ariko dira. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Auzo Udaleko areto nagusian edo fronotian. Izan ere, hitzaldira bertaratu nahi dutenek izen eman beharko dute aurrez, Ereñotzuko Auzo Udalera deituta (943 55 10 00), edota ereinotzu@ereinotzu.eus helbidera idatzita.

Eukaliptoak bailarako ingurumenean dituen eragin kaltegarriei buruz ariko dira adituak. Euskal Herriko Unibertsitateko fakultateko Landare-Biologia eta Ekologia katedraduna da Elosegi, eta eukaliptoaren eraginaren ikuspegi orokorra azalduko du; zein ezaugarri kaltegarri dituen eukaliptoak, besteak beste.

Iñaki Sanz-Azkue hernaniarra, berriz, Aranzadi Zientzia Elkarteko biologoa da, eta ikuspegi hori bailarara ekarriko du, hau da, herritarrei jakinaraziko die zein eremutan ari diren ematen eukalipto landaketak, zerga­tik diren kaltegarriak bertan, zein landaretan eragiten duen...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!