Ereñotzu dantzan jarri zuen Huntzak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 9a, 00:00

Joan den abenduaren 30ean Huntza musika talde ospetsuaren kontzertua izan zen Ereñotzun. Frontoia bete zen eta amaiera bikaina eman zioten 2020ari. Musika eta doinu alaiekin jantzi zuten oholtza oholtza, eta auzotarren kantarik gustukoenak jo zituzten emanaldian. Aulkietatik altxatzea ezinezkoa izan bazen ere, eserita dantzatu eta abestu zituzten kanta guztiak, bertaratu ziren herritar guztiek. 2014an sortu zen taldea, Bilboko kaleetan, eta ordutik hona aldapan gora doa seikotea, arrakasta haundia izaten ari da eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!