Frontoia bete zuten Pagolatarrek, bertso musikatu sortarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 14a, 00:00
Eli eta Manex Pagola, aurreko larunbateko kontzertuan, Ereñotzuko frontoian.

Estreinako kontzertua eskaini zuten, aurreko larunbatean, Eli eta Manex Pagola anai-arre­bek, 'Bertso musikatuak' diskoa kaleratu ondoren. Eta ezin arrakastatsuagoa izan zen estreinaldia: distantzia tarteak ondo mantenduta, baina beteta ageri zen frontoia. Gauari errimak, doinua eta kolorea jarri zizkioten Pagolatarrek, eta gozatu ederra hartu zuten, bertaratutako auzotarrek; baita txalo zaparradekin eskertu ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!