«Enplegu eta segurtasun eske» jo zuten grebara atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako jangeletako langileek. Segurtasuna, lan baldintzak eta enplegua bermatzeko eskaera egin zuten. Ereñotzuko Txirrita eskolako komunitateak grebari atxikimendua adierazi zion, eta frontoian bildu eta argazki bat atera zuten pankarta batekin «Jangeletako zerbitzua bermatu! Murrizketarik ez» leloarekin. Argazkian, Txirritako komunitateak hartu zuen parte, eta baita guraso, ikasle eta irakasleek ere.