Gripearen txertoa, asteazkenean Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 17a, 00:00

Auzo Udaleko areto nagusian egingo dute txertaketa, goizeko 10:00etan; baina aldez aurretik eman beharko da izena, derrigor.

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina hasi den honetan, hi­tzordua jarri dute Ereñotzun, auzotarrei txertoa jartzeko. Datorren asteazkenean izango da hori, Auzo Udaleko areto nagusian, goizeko 10:00etan hasita.

Txertoa jasotzeko, hori bai, aldez aurretik eman beharko dute izena ereñotzuarrek, derrigor. Horretarako, Auzo Udalera gerturatu behar da, edo telefonoz deitu, 943 55 10 00 zenbakira, astelehenean edo asteartean.

COVID-19aren pandemia dela eta, aurten garrantzia berezia eman diote gripearen aurkako txertaketa kanpainari, eta arris­ku taldeetara bideratu dute kanpainaren aurreneko zatia: 65 urtetik gorakoak, haurdun daudenak, eta gaixotasun kronikoak dituztenak.

Urriaren 31tik aurrera, gainerakoei zabalduko diete txertoa jartzeko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!