Bertsolaritza

Musikari errimak eta bertsoei melodiak jarriko dizkiete gaur, Agirre anaiek eta Imanol Kamiok

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 00:00
Eñaut Agirre bertsotan irripartsu, eta Unai anaia atzean adi, Bertsolatako saioan.

Ereñotzuko frontoian ariko da hirukote hernaniarra, gaur gaueko 22:00etan hasita, 'Auskalo zeinek jarriak' emanaldia eskaintzeko. Bertso jarri musikatuen saioa izango da, eta sarrerak salgai daude, Irrintzi tabernan.

Garai zailak alaitzeko asmotan da Olak auzo elkartea, eta horri begira, emanaldi berezia antolatu du gaur gauerako: Auskalo zeinek jarriak saioa eskainiko dute Eñaut eta Unai Agirre bertsolariek eta Imanol Kamio musikariak, 22:00etan hasita.

Ereñotzuko frontoian izango da, eta emanaldirako sarrerak badaude oraindik, Irrintzi tabernan; atzo arratsaldean, 40 bat sarrera geratzen ziren. 5 euroan daude salgai.

Ez da ohiko bertso saioa, bertan eskainiko dutena. Izan ere, bertso jarri musikatuen emanaldia prestatu dute: musikari errimak jarriko dizkiote Agirre anaiek, eta bertsoei melodiak Imanol Kamiok. Emanaldirako, bertso zahar historikoak berreskuratu dituzte Eñaut eta Unai Agirrek, eta bertso berriekin batera eskainiko dituzte, musikaren laguntzaz.
Horrekin, «bertso jarriari be­re lekua» eman nahi izan diote  bi bertsolariek, gaur egun bat-ba­tekoak duen protagonismoaren aurrean. Modu informalean hasi ziren emanaldia eskaintzen, duela urte pare bat, eta iazko maiatzean egin zuten aurreneko saio formala, Beasainen. Ordutik, gehiago ere eskaini dituzte, baita Hernanin ere, joan den abenduan Biterin, Bertsolataren barruan. Ereñotzura ekarriko dute gaur, baina ohi bezala, izango du berezitasunik, aurrekoen aldean... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!