Bertso musikatuak Ereñotzun, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 15a, 00:00

Olak auzo elkarteak antolatuta, Auskalo zeinek jarriak emanaldia eskainiko dute bihar, Ereñotzuko frontoian, gaueko 22:00etan. Eñaut eta Unai Agirre anaiak ariko dira bertsotan, eta Kamiok jarriko die musika. Sarrerak aurretik eskuratu behar dira Irrintzi tabernan, 5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!