Larregain-Akola bidean, obrak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 14a, 00:00

Gaur hasiko ditu Udalak berritze lan batzuk Larregain-Akola bidean, eta bidea moztuta egongo da, gutxi gorabehera 2 astez. Ereñotzu-Alkatxuin (eta hemendik Akolara) tarteko bi bideetan norabide bakarra finkatuko da lanek irauten duten bitartean. Izan ere, puntu batzuk arrisku haundikoak dira bi ibilgailu gurutzatzen direnean. Ereñotzutik Alkatxuinera igarotzeko beheko bidetik, Latxebista bidetik, bideratuko dira; eta Alkatxuindik Ereñotzura jaisteko Katilluzarko bidea erabiliko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!