Bertso jarri musikatuak Ereñotzura, Agirre anaiek eta Imanol Kamiok

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 12a, 00:00
Eñaut eta Unai Agirre anaiak, Biterin eskaini zuten emanaldian, Bertsolatan.

'Auskalo zeinek jarriak' emanaldia eskainiko dute ostiralean, gaueko 22:00etan frontoian, Olak auzo elkarteak antolatuta. Sarrerak salgai daude.

Doinu bereziak izango ditu ostiral gauak, aste honetan, Ereñotzun. Izan ere, emanaldi berezia prestatu du Olak auzo elkarteak: Auskalo zeinek jarriak bertso jarri musikatuen emanaldia eskainiko dute Eñaut eta Unai Agirre anaiek, eta Imanol Kamiok. Gaueko 22:00etan hasiko dute saioa, hiru hernaniarrek. Bertsotan ariko dira Agirre anaiak, eta Kamiok jarriko die musika, haien bertsoei.

Emanaldirako, bertso zahar historikoak berreskuratu dituzte, eta eskainiko dituzte egungo bertsoekin nahastuta eta musikarekin lagunduta. Modu informalean hasi zuten emanaldia, modu formalean eskaini dute dagoeneko, hainbat eszenatokitan; besteak beste, Hernaniko Biteri kultur etxean, joan den urteko Bertsolataren barru­an.

Sarrerak salgai, Irrintzin

Ostiraleko emanaldiaz gozatzeko sarrerak, dagoeneko salgai daude, Irrintzi tabernan. 5 euro izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!