Atzo jarri zen martxan, Ereñotzuko Gazte Txokoa

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 3a, 00:00

Atzo abian jarri zen Ereñotzuko Gazte Txokoa, eta aurtengo egitaraua ekintza mordoekin dator, hala nola, «mendi irteerak oinez zein bizikletaz, pelikulak, berriketak, eskulanak... ». Beraz, ostiraletan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean, «ludotekara joan zaitezke, Ereñotzuarra, Txirritako ikasle ohia, zein DBHko ikasketak egiten ari bazara, anima zaitez!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!