AUZO UDALA

Larunbaterako auzo batzarrerako deia, Ereñotzuko auzo Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 23a, 00:00

Larunbat honetarako auzo batzarra antolatu du Ereñotzuko auzo Udalak, eta bertaratzeko deia luzatu du.  Goizeko 10:30etan izango da, frontoian.

Larunbat honetan, Ereñotzun auzo batzarra egingo da, goizeko 10:30etan hasita. Izan ere, Ereñotzuko auzo Udalak, esku artean duen egitasmoetako bat, Ereñotzuko futbol zelai inguruaren eraberritzea da. Baina Covid-19 osasun krisia dela eta, bertan behera geratu zen, «bertan behera geratu zen konbokatu genuen auzo batzarra».

Hori horrela, egora «pixkanaka normalizatzen ari den honetan, eta beharrezkoak diren neurriak jarrita», deialdi berri batekin dator Ereñotzuko auzo Udala. Egitasmo honen zehaztapenerako auzotarren «iritzi eta ekarpenak ezinbestekoak direnez», larunbatean aipatutako auzo batzarra egingo da. Goizeko 10:30etan hasita, frontoian. Eta noski, bertaratzeko deia luzatu du auzo Udalak.

Jorratuko den gaiak auzoarentzat duen «interes eta garrantzia ikusita, komenigarria litzateke, ahalik eta auzotar gehien elkartzea bertan». Hau kontutan hartuta, gonbitea luzatu nahi izan du auzo Udalak: «zuri gonbitea luzatzearekin batera, inguruan interesatuta egon litekeen guztiari abisua pasatzea eskertuko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!