Bi ikastaro eskainiko ditu Ereñotzuko Auzo Udalak, ikasturte honetan ere: yoga, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:30etara; eta aerobik-fitness, astelehen eta asteazkenetan, 17:30etatik 18:30etara. Bietan, bihar zabalduko dute aurrematrikula egiteko epea, ostiralera bitarte, Auzo Udaleko bulegoan: astelehenean 09:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta gainerako egunetan, 09:00etatik 14:00etara.