Vademekun kale ikuskizuna, atzeratuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 8a, 09:25

Ostegunean eskaintzekoak ziren, Ereñotzuko frontoian, baina atzeratu egin dute.

Vademekun kale ikuskizuna antolatu zuen Ereñotzuko Olak auzo elkarteak, ostegun honetarako, 18:00etan hasita frontoian. Baina atzeratu egin da azkenean, ikuskizuna eskaintzen duen kideetako batek Koronabirus kasu bat izan duelako gertu.

Data berria zehazten dutenean jakinaraziko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!