Zoaz pake santuan antzezlana eskaini zuten Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreek pasa den ostegunean Ereñotzun. Eskarmentu haundiko aktoreak direla nabaritu zen eta frontoira hurbildutakoek eskertu zuten. Bikoteak etengabeko ustekabeez gain, akatsez eta ahuleziaz betetako antzezlan dibertigarria eskaini zuen.