UDA KULTURALA

Akats eta ahuleziaz betetako bi pertsonaia gaur oholtza gainean, baina aldi berean, maitagarri eta dibertigarriak

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 23a, 00:00
Mikel Laskurain eta Ane Gabarain, 'Zoaz pake santuan' antzezlaneko eszena batean. Argazkia: Txalo Produkzioak

'Zoaz pake santuan' antzezlana eskainiko du  gaur arratsaldeko 19:30etan, Ereñotzuko frontoian, Txalo Produkzioak konpainiak, Ane Ga­barain eta Mikel Laskurain aktoreen eskutik. Emanaldia ikusteko, izena eman behar da.

Gaur arratsalderako zita jarri du Txalo produkzioak konpainiak, arratsaldeko 19:30etan Ereñotzuko frontoian. Bertan, antzerki saio barregarria ikusteko aukera izango dute ereñotzuarrek. Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreek, Zoaz pake santuan antzezlana interpretatuko dute. Hala ere, izena eman beharko da aldez aurretik, orain arteko saioetarako bezala. 
Horretarako, 688 780 356 telefono zenbakira deitu be­har da, edo WhatsAppez idatzi. 

Etengabeko ustekabeak, gaur
Gabarain eta Laskurainek, bikote bat irudikatuko dute, «baina ez bikote zoriontsu bat», daramakiten bizimodu aspergarriarekin amaitzeko asmoz, gizona pozoitzea erabaki du emakumeak. Etengabeko ustekabeez gain, antzezlan barregarria izango da gaurkoa, akatsez eta ahuleziaz betetako bi pertsonaia izango dira taula gainean, «baina aldi berean, mai­tagarriak eta dibertigarriak».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!