Udalekuak

Ereñotzuko udalekuak ere, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 21a, 00:00

Aste honetan bukatzekoak ziren, baina Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, ez dituzte egingo. 

Azkeneko astea zuten hau Ere­ñotzuko Udaleku Irekiek, agur esan aurretik. Baina nahi bezala bukatzeko aukerarik ez dute izango: udalekuak bertan behera uztea erabaki dute, Eusko Jaurlaritzak asteburuan emandako gomendioei jarraituz.
Hortaz, aste honetan ez da izango udalekurik, eta beraz, dagoeneko  bukatutzat eman dituzte aurtengoak.
Uztailaren 2an hasi ziren Udaleku Irekiak Ereñotzun, eta 12 urte bitartekoak elkartu dira goizetan, astearte, ostegun eta ostiraletan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!