Vademekun kale ikuskizuna gaur, eta 'Green Book' pelikula etzi

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 16a, 00:00

Ereñotzuko Uda Kulturalaren barruan, Vademekun kale ikuskizuna eskainiko dute gaur, arratsaldeko 19:30etan hasita. Etzi, berriz, Green Book pelikula ikusteko aukera izango dute auzotarrek, aire librean, gaueko 22:00etan hasita. Bietarako, izena eman behar da aldez aurretik, 688 780 356 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!