Uda kulturala

'Small foot' filma, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 8a, 00:00

Zinea aire librean ikusteko aukera izango da larunbat honetan, Ereñotzun. Izan ere, Small foot pelikula jarriko dute euskeraz, gaueko 22:00etan hasita, Ereñotzuko plazan. Uda Kulturalaren hirugarren ekintza izango da, eta pelikulaz gozatu nahi duenak, izena eman behar du aldez aurretik, 688 780 356 telefonoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!