Auzo udala

Auzo batzarra uztailaren 4an antolatu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 26a, 00:00

Uztailaren 4an, larunbatean, Auzo Udalak auzo batzarra deitu du 10:00etan, Ereñotzuko frontoian. Esku artean duen egitasmoetako bat, Ereñotzuko futbol zelai inguruaren eraberritzea da.  Martxoan bertan behera geratu zen. Ordutik, egoera pixkanaka normalizatzen ari den honetan, beharrezkoak diren neurriak jarrita, deialdia berriz zabaldu da. Egitasmo honen zehaztapenerako auzotarren iritzi eta ekarpenak ezinbestekoak dira. Gaiak auzoarentzat duen interes eta garrantzia ikusita, komenigarria litzateke ahalik eta auzotar gehien elkartzea. Inguruan interesatuta egon litekeen guztiari abisua pasatzea eskertzen dute deialdia zabaltzearekin batera.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!