Datorren denboraldirako frontoian ordua hartzeko epea zabalik da

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 25a, 00:00

Uztailak 1ean izango da pilota lekuan izena emateko azken eguna, eguerdiko 13:00etan, eta eguna eta ordua zehaztu beharko da.

2020-2021 denboraldirako Ereñotzuko frontoian ordua hartzeko epea zabaldu dute. Horretarako, izena eman behar da, datorren asteazkena baino lehen. Eguerdiko 13:00ak arte izango dute aukera pilota lekua erreserbatzeko.
Bestalde, Auzo Udalak adierazi du datorren denboraldiko orduak 19:00etatik aurrera hartu ahal izango direla, 22:00 arte. Jakinarazi dute, azken ordu hau ere hartzeko aukera izango dela. Beraz, egunean lau ordu gordeko dira entrenamendu hauetarako.

«Eguna eta ordua zehaztu beharko dituzte»
Datorren denboraldian frontoiean entrenatu nahi duenak izena ematen duenean hainbat xehetasun eman beharko ditu. Hain zuzen, urtean zehar frontoira joan nahi duten guztiek eguna eta ordua zehaztu beharko dituztela azaldu dute arduradunek. Erreserbatzeko eskaera ordu berdinerako egiten bada, zozketa bidez erabakiko da, nori egokituko zaion.

Denboraldiko orduak 19:00etatik aurrera hartu ahal izango dira, 22:00ak arte

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!