SAN ANTONIOAK

Balkoiak kolorez apainduko dituzte Ereñotzuko auzotarrek, gaurko San Antonio egun berezian

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 13a, 00:00
Aurten ez da San Antonio jaien txupinazorik egongo. Hala ere, txistulari eta bertsolariek auzoa girotuko dute.

Aurten ez dira Ereñotzun «hain maiteak diren» ohiko San Antonio jaiak ospatuko, Covid-19ak eragindako egoera dela eta. Hala ere, ekintza sinbolikoak egingo dira.

Egun berezia da gaur, Ereñotzuko auzotarrentzat, izan ere, San An­­tonio eguna da. Eta aurtengo egu­na «berezi bezain arraroa» da, Koronabirusak eragindako egoera dela medio. Ezin dira ohiko jaiak ospatu, baina txistulariak eta bertsolariak ibiliko dira bailaran zehar, auzoa girotzen. Horrez gain, balkoiak kolore biziz apaintzeko apustua ere egin dute.

  

«Aurtengo jaiak modu sinboliko batean ospatzeko erabakia hartu dugu»

Ereñotzuko Jai Batzordea, biltzen ibili da azken hilabeteetan, San Antonioei buruzko erabakiak hartzeko, eta jakinarazi dute, «pena haundiz» erabaki dutela festak bertan behera uztea, hala ere, «aurtengo jaiak modu sinboliko batean» ospatzeko erabakia hartu dute

«Pena haundiz» hartu du, Ereñotzuko Jai Batzordeak festak bertan behera geratzearen erabakia. Hala ere, festak modu sinboliko batean ospatzea erabaki dute. Izan ere, goizean goizetik aterako dira txistulariak eta bertsolariak Ereñotzuko auzoa esnatu eta girotzera. Ekitaldi gehiagorik ez da egingo, egoerak ala behartu duelako, «azkenean gure helburua jende pilaketak saihestea da». Bilera ugari izan dituzte, hartu diren erabakiak hartzeko, eta azaldu dute, «hasieratik bileretan zalantzak izan dira nagusi, ezer ez zegoelako argi eta ezin zelako erabakirik hartu. Deseskalada honetan, lehenengotariko jaiak izango dira San Antonioak, eta horregatik dena izan da berria guretzat». 
Oztopoak medio, Jai Batzordeak, «zerbait sinbolikoa» egiteko erabakia argi izan zuen, «ezer egin gabe ezin ginen geratu», hori horrela ohiko ekitaldirik ezin denez egin, «zerbait sinbolikoa egitea erabaki genuen». 
Auzotarren iritziak kontutan hartu dira San Antonio jaien erabakiak hartzeko, «urtero moduan, Jai Batzordea bildu zen, eta bilera irekiren bat ere egin genuen, egia esan, jende berri askorik ez zen gerturatu, baina partaideen artetik etorritako proposamenak kontutan hartu ditugu». 
Txistulari eta bertsolariez gain, balkoiak apaintzeko deia luzatu dute Ereñotzun, «San Antonio jaiak oso bereziak direla» adierazteko asmotan. 
Aurrera begira, ekintza kulturalak antolatzeko asmoa du Jai Batzordeak, «ahal dela uztailean zehar astero zerbait eginez», eta azaldu dute aurrerago emango dutela horren berri, baina oraindik, ekintzak lotu behar dituztela. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!