Pagoagako antena egokitu zuen astelehenean Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, Ereñotzuko Auzo Udalak jakinarazi duenez. Eta egokitzapen horren ondorioz, moldaketak egin beharko dituzte inguruko bizilagunek.
Auzo Udalak azaldu duenez, «kasu gehienetan, guztietan ez bada, nahikoa izango da telebista bersintonizatzea, horrela gertatzen baita etxe bakarren kasuan. Hiru etxe edo gehiagoko jabeen erkidegoen kasuan, antenista edo enpresa instalatzaile baimendu batek egokitu beharko du komunitateko antena kolektiboa, ondoren telebistak bersintonizatzeko».
Itelazpiren ardura da bigarren dibidendu digitala egitea, eta aldi berean, arduratzen da estatu-estaldurako emisioak egokitzeaz, biztanleria dentsitate txikiko eta orografia konplexuko eremuetan. Ardura horren barruan dago, hain justu, asteleheneko egokitzapena.
Telebista kateak, kanal ezberdinetan orain
Esan bezala, antena egokitzeak telebista bersintonizatu behar izatea dakar; eta orain, kanal ezberdinetan ikusi ahal izango dituzte telebista kateak, inguruko bizilagunek.
Etxe bakarretan, nahikoa izango da telebista berriro sintonizatzea; eta hiru etxe edo gehiagoko erkidegoetan, antenista edo enpresa instalatzaile batek egokitu beharko du.
Horrela, ETBren kate guztiak (ETB1, ETB2, ETB3, ETB4, ETB1 HD eta ETB2 HD), 24 kanalean aurkitu ahal izango dituzte aurrerantzean, 46garrenean beharrean.TVEren kate batzuk (La 1, La 2, 24 horas, Clan, La 1 HD eta La 2 HD), 34an egongo dira orain, 56an beharrean. Aldiz, Teledeporte, Teledeporte HD, Clan HD eta DKiss, 36ra mugitu dituzte, orain arte zeukaten 26tik.
25ean topatuko dituzte orain, beste bost telebista kate: Discovery Chanel, Paramount, Network, Discovery Max eta Gol. 26an egongo dira (37an beharrean) ondoko kateak: Antena 3, Neox, Nova, Antena 3 HD, La Sexta eta La Sexta HD. Eta azkenik, 37ra mugitu dituzte, orain arte 52an zeudenak: Telecinco, FDF, Telecinco HD, Cuatro, Divinity eta Cuatro HD.