Aurten ez dira, «betiko» San Antonio jaiak ospatuko. baina eguna oharkabean pasatzerik badute Ereñotzuko auzotarrek. Izan ere, San Antonio egunean, hau da, datorren larunbatean, txistularien diana egongo da, eta bertsolariak ere ibiliko dira bailaran zehar, auzoa girotzen. Gainera, jakinarazi du Ereñotzuko Auzo Udalak, uztailetik aurrera kultur ekitnza ezberdinak antolatzeko martxan direla.