Udalekuak

Izenematea, ostegunera arte

inigo 2020ko mai. 25a, 00:00

Ereñotzuko udalekuetan izena eman daiteke ostegunera arte. Matrikula 65 eurokoa izango da eta izena emateko, izena eta bi abizen, jaiotze-data eta harremanetarako telefono eta helbide elektronikoaren berri eman behar da emailez, nagore-m@ereinotzu.eus helbide elektronikora bidalita. Osteguna, maiatzak 28, da izenemateko azken eguna Olak antolatutako uztaileko udaleku hauetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!