UDALEKUAK

Udalekuetan izena emateko aukera, egingo diren ziur jakin ez arren

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 29a, 00:00

Uztailaren 2tik 24ra, astearte, ostegun eta ostiraletan udaleku irekiak egin nahi dira. Ziurtatu ezin badira ere, izen-ematea ireki da.

Urtero bezala, aurten ere udaleku irekiak antolatzen hasi da Olak Auzo Elkartea, 12 urte arteko haurrentzat. Oraindik ezin da ziurtatu udalekuak egingo diren ala ez, baina antolatze aldera, izen-ematea ireki du.

Printzipioz, lehengo urtean bezala, uztailaren 2tik 24ra egingo dira udalekuak, astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:15etatik 12:45etara. Matrikula 65 eurokoa izango da. Izena emateko, izena eta bi abizen, jaiotze-data eta harremanetarako telefono eta helbide elektronikoaren berri eman behar da, emailez, nagore-m@ereinotzu.eus helbide elektronikora bidalita. Era berean, maiatzaren 28a baino lehen 65 euroen ordainketa egin behar da kontu korronte honetan: 3035 0025 880250035973 (Euskadiko Kutxa).

Behin izena emanda, informazioa helbide elektroniko bitartez helaraziko zaie guraso edo tutoreei, Osasun Agintariek emandako aholku eta aginduak jarraituz hartu beharko diren erabakien inguruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!