Odol emaileak

«Jende eskuzabalari» deia, odola emateko

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 28a, 00:00

Neurri bereziak hartuta, baina aukera izango da gaur odola emateko, Ereñotzuko Auzo Etxean. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etarako ordutegia jarri dute horretarako, eta aurreratu dute «osasunaren segurtasunerako  behar diren neurriak hartuko» direla, eta «horretarako behar den materiala bertan banatuko» dela. «Jende eskuzabala bilatzen ari gara», diote iragartzeko kartelean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!