Odol emaileak

Odola emateko zita bihar, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 27a, 00:00

Auzo Etxean egingo dute, arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitartean, osasunaren segurtasunerako neurriak hartuta. 

Osasun alarma egoeran ere odola behar denez, bihar jarri dute odola emateko hitzordua, Ereñotzun. Egoera be­rezia izan arren, aurreratu du­te osasunaren segurtasunerako be­harrezko neurriak hartuko di­tuz­tela, eta horretarako behar den materiala, bertan banatuko zaiela odol emaileei.

Gauzak horrela, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egingo dute odol ematea, Ereñotzuko Auzo Etxean. Eta auzotarrak animatu dituzte, bertaratzera: «jende eskuzabala bilatzen ari gara», adierazi dute deialdia egiteko zabaldu duten kartelean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!