Odol emaileak

Odola emateko zita asteartean, Ereñotzun

Auzo Etxean egingo dute, arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitartean, osasunaren segurtasunerako neurriak hartuta. 

Osasun alarma egoeran ere odola behar denez, datorren asteartean jarri dute odola emateko hitzordua, Ereñotzun. Egoera be­rezia izan arren, aurreratu du­te osasunaren segurtasunerako be­harrezko neurriak hartuko di­tuz­tela, eta horretarako behar den materiala, bertan banatuko zaiela odol emaileei.

Gauzak horrela, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egingo dute odol ematea, Ereñotzuko Auzo Etxean. Eta auzotarrak animatu dituzte, bertaratzera: «jende eskuzabala bilatzen ari gara», adierazi dute deialdia egiteko zabaldu duten kartelean.