Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 3garren kanporaketa bihar izango da, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 12a, 00:00
Ane Zubia sailkatu zen Ikaztegietan, Lasturreko finalerako. Bertsozale.eus

Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 2garren kanporaketa Ikaztegietan egin zen, eta bihar, hirugarren kanporaketa egingo da Ereñotzuko Ur Mia elkartean.

Aurreko astean jokatu zen Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 2garren kanporaketa Ikaztegietan. Eta bihar ospatuko da Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 3garren kanporaketa, Ereñotzuko Ur Mia elkartean, hain zuzen.

Txapelketa hau, Gizpuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatzen du, eta guztira 15-18 urte bitarteko 16 bertsolari gaztek hartzen dute parte, 3 kanporaketetan.

Aipatu moduan, jadanik 2 kanporaketa egin dira, lehena Oñatin, eta bigarrena Ikaztegietan, azken kanporaketa bihar izango da Ereñotzun. Finalari dagokionez, Lasturren egingo da, apirilaren 3an.

Biharko saioa, afari baten bueltan girotuko da, eta elkartean bertan egingo da. Afaria 20:00ak aldera hasiko da, eta bertsoei 22:00etan emango zaie hasiera. Afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, 12 euroan, eta gaur da azken eguna sarrera hauek erosteko. Saiorako berriz sarrera librea da, beraz ez da sarrerarik erosi behar.

Bihar Ereñotzun izango diren bertsolariak: Amets Aizpurua, Aner Peritz, Jon Mendiluze, Nerea Isusi, Olatz Zuazubiskar eta Uxue Ostolaza. Informazio gehiagorako, www.bertsozale. eus/eu/gipuzkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!