Eskolarteko Bertso Txapelketaren kanporaketa, Ereñotzun egingo da

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 11a, 00:00

Etzi, Eskolarteko Bertso Txapelketaren 3garren kanporaketa jokatuko da Ereñotzuko Ur-Mia elkartean. Saioa afari baten bueltan izango da, 20:00ak inguruan, eta gaueko 22:00etan hasiko da txapelketa. Afarirako txartelak bihar arte erosi daitezke, 12 euro balio du, eta www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu daitezke. Saiora berriz, nahi duena bertatu daiteke, sarrera librea baita. Honakoak izango dira parte hartuko duten bertsolariak: Amets Aizpurua, Aner Peritz, Jon Mendiluze, Nerea Isusi, Olatz Zuazubiskar eta Uxue Ostolaza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!