AUZO UDALA

Auzo Batzarrerako deia luzatu du Ereñotzuko Auzo Udalak, eta futbol zelaia izango da hizpide

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 11a, 00:00
Zaharkituta eta erabileraz kanpo dago, Ereñotzuko futbol zelaia.

Biharko, Ereñotzuko Auzo Udalak, auzo batzarrerako deia luzatu du, Ereñotzuko futbol zelaiaren eraberritzeari buruz jarduteko. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute zita, Auzo Etxeko kultur aretoan. 

Ereñotzuko Auzo Udalak, esku artean duen egitasmoetako bat Ereñotzuko futbol zelaiaren eraberritzea da, izan ere, «azken urteetan zaharkituta eta erabileraz kanpo geratu baita inguru hau».  
Hori dela eta, bihar auzo batzarra egingo dute 19:00etan, Auzo Etxeko kultur aretoan, eta futbol zelaia izango da bilerako hizpide.  Gainera, Ereñotzuko Auzo Udalak, abian du futbol zelai ingurua eraberritzeko proiektua, eta aukera ezberdinak aztertzen ari da. Egitasmo honen zehaztapenerako, auzotarren iritzi eta ekarpenak kontuan hartuko dituzte bihar egingo duten auzo batzarrean. Horregatik, Ereñotzuko Auzo Udalak bertaratzeko deia luzatu die herritarrei. Azpimarratu dute, gaiak auzoarentzat duen interesa ikusita, komenigarria litzatekeela, ahalik eta auzotar gehien elkartzea batzarrean, «jendeari gonbitea luzatzearekin batera, inguruan interesatua egon litekeen guztiari abisua pasatzea eskertuko dizuegu» dio Auzo Udalak.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!