odol ematea

Ereñotzun odol-ematea, atzeratua

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Etzi eman daiteke odola, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.

Etzirako, odola emateko zita jarria zuten Ereñotzuko Auzo Udalean, baina bertan behera geratu da.

Etzi, astelehenean, odola emateko aukera izango zen Ereñotzuko Auzo etxean. Baina, «azken orduko gora-beherak medio», hitzordua atzeratu egin behar izan dutela jakinarazi du Odol Emaileen elkarteak, eta «eragozpenak barkatzeko» eskatu. Data berria zehaztean, jakinaraziko dute.

Odola ematearen garrantzia
Euskadiko Odol Emaileen elkarteek, odola ematearen garrantzia azpimarratu dute, aipatuz, «medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, pertsonen odolemate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!