BATZARRA

Egindakoak eta egitekoak, plazara

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00
Ereñotzuko aauzo etxean egin zen urteko batzarra.

Aurreko larunbatean Auzo Batzarra egin zen Ereñotzun Auzo Udalak deituta. 2020ko urte hasiera honetan, aurreko urtean zehar egindakoak azaldu, eta aurtengorako asmoen berri eman zieten auzotarrei, batzarrean. Horiek zeuden jasota, lau puntuko gai zerrendan: 2019 urteko jardueraren eta diru kontuen laburpena; 2020 urterako proiektu asmoak, eta aurrekontuaren azalpena; Olak Auzo Elkartearen jarduera eta aurrekontuaren azalpena; eta eskari zerrenda. Deialdiak erantzun ona izan zuen eta aretoa ia bete zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!