Auzo udala

2020ko asmoen berri gaur, Auzo Batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00
Ereñotzuar guztiak daude deituta, gaurko Auzo Batzarrera.

Goizeko 10:30etan egingo dute, Auzo Udalak deituta; eta ahalik eta auzotar gehien gerturatzea eskatu dute.

Gaur egingo dute Auzo Batzarra, Ereñotzuko Auzo Udalak deituta. Goizeko 10:30etan izango da, Auzo Etxeko kultur aretoan, eta landuko dituzte orain arte egindakoak eta aurrera begira dauzkaten asmoak.

«2020ko urte hasiera honetan, aurreko urtean zehar egindakoak azaldu, eta aurtengorako asmoen berri eman nahi die­gu auzotarrei, batzarrean», azaldu dute. Horiek daude jasota, lau puntuko gai zerrendan: 2019 urteko jardueraren eta diru kontuen laburpena; 2020 urterako proiektu asmoak, eta aurrekontuaren azalpena; Olak Auzo Elkartearen jarduera eta aurrekontuaren azalpena; eta eskari zerrenda.

 

Gaiek «auzoarentzat duten interesa» ikusita, auzotar guztiei azaltzeko deia

Ereñotzuar guztiei irekia izango da batzarra, eta gonbitea luzatu diete denei, bertaratzeko: «gaiek auzoan duten interesa ikusita, komenigarria litzateke ahalik eta auzotar gehien elkartzea batzarrean», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!