OLAK ELKARTEA

Talde bilera gaur, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 12a, 00:00

Ereñotzuko Olak auzo elkarteak hamabostero bilduko den talde bat osatu du, urte osoan zehar kultur ekintzak eta jaiak antolatzeko. Taldea auzotarrei irekia da eta ahalik eta zabalena izatea du helburu. Hori dela eta, gaur bilera egongo da, 18:15etan, auzo udalean. «Kultur ekintzak antolatzeko gogoa eta ideiak dituzten auzotarrei dei egiten zaie». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!