Udala

Erroilaburu herri bidearen egonkortze lanak, datorren astetik

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

2019ko maiatzeko euriteen ondorioz, luizia izan zen bertan eta ibilgailuentzat itxita dago orduz geroztik. Beste sahiesbide batzuk erabili dira.

2019ko maiatzean, eurite batzuen ondorioz, luizi bat gertatu zen Epele auzoan. Luizi honen ondorioz, Erroilaburuko herri-bidea (24. herri-bidea) erabat itxi zen trafikora. 

Horren ordez, beste saihesbide batzuk erabiltzen dira egun baina ibilbidea luzeagoa da. Hori konpondu nahian abiatuko dira konponketa lanak. 

Hilabeteko epea dago aurreikusita lanak egiteko eta 71 mila euroko kostua dute

Lanak egiteko hilabeteko epea dago aurrekusita, beraz, martxoaren hasieran bidea trafikoari ireki ahal izatea espero dute agintariek. 
Obren kostua 71.347,49 eurokoa da (BEZ barne).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!