SANTA AGEDA

Bi entsegu, Santa Agedarako

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 20a, 00:00

Urte berriarekin, Ur Mia el­karteak, urtero moduan, ots­a­ilaren 4an, Ereñotzun San­ta Ageda ospatuko du. «Iritxi da gure ahotsak berotu eta leuntzeko garaia, eta kopla zaharrak gogoratzekoa». Ho­rre­tarako, aurrez bi entsegu egin behar direla adierazi dute elkartekoek, «eta bertara gonbidatu nahi zaituztegu»; lehena, ostiral honetan izango da, ilunabarreko 20:00etan, eta azkena hilaren 31n, biak Ur Mia elkartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!