Presa

«Eskatutako proiektua ahalik eta lasterren aurkeztea nahi dugu»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 19a, 00:00
Ereñotzun dagoen presa, gaur egun.

Ereñotzuko presa eraisteko proiektua abian da, Eguzki eta beste hainbat kolektiboek oso positibotzat hartzen dute ebazpen hau. 

Aurreko urteko abenduaren 18an, Kantauriko Konfederazio Hidro­grafikoak, Errenteriako Uda­laren jabetzakoa den ekoizpen elektrikorako Ereñotzuko Urumea ibaiko uraren 4000 litro segunduko aprobetxamendu eskubidea iraungitzea erabaki zuen. Eta Eguzki kolektiboak, Ereñotzuko presa eraisteko proi­ektuari buruzko prentsa oharra luzatu dute, «indarrean da­goen araudia aplikatuz». Ebazpen berean, «Udalari eskatzen zaio 10 hilabeteko epean aurkez dezala presa eta arrainen eskala eraisteko proiektu bat». 

Eguzki eta Rios con vida kolektiboak oso pozik daude ebazpen honekin, «behar bezala justifikatuta geratzen baita administrazio eskudunen zerbitzu teknikoek xede horretarako egin gaituzten txostenen bidez».

Kolektibotik, Udalera mezua

Kolektiboa, Udalari zuzentzen zaio, «ingurumenarekiko jarrera aktiboa har dezan, baita Natura 2000 Sarearen parte den ibai-enklabe honetarako ezarritako ingurumen-helburuen aldekoa ere». Horrez gain, beste eskakizun bat ere egin dute; «eskatutako proiektua ahalik eta lasterren aurkezteko eskatu diogu, ibai konektibitatea eta ibai horretan izokina berreskuratzea zailtzen duen oztopo horrekin amaitzeko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!