Presa

Ereñotzuko presa botako dute: «bertako arrainei traba egiten dietelako, eta mantenu zaila duelako»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00
Ereñotzuko presa, gaur egun.

Azken urteotan, Ereñotzuko presak ez du funtzio onuragarririk izan, eta adituek adierazi dute gainera, traba handia egiten dietela arrainei. Hori dela eta, Eguzki eta Rios con Vida elkarteek presa botatzeko eskaera egin dute. 

Ereñotzuko presa, bertako zentral hidroelektrikoari zerbitzua emateko eraiki zen, baina gaur egun, jada, ez du inolako funtzio onuragarririk. Hori horrela, presa botatzeko eskaera luzatu dute Eguzki eta  Rios con Vida elkarteek, «bertako arrainei traba egiten dietelako».

Hori dela eta, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak bu­ka­tutzat jo du Ereñotzuko zen­tral Hidroelektrikoak Urumeatik   4000 litro ur segunduko hartzeko orain arte izan duen eskubidea, «azkenean zentrala hiru urtez geldirik egon da, funtzio onuragarririk egin gabe». Horrez gain, Eguzki eta Rios con Vida elkarteek adierazi dute, Aldundiaren txostenetan irakurri daitekeela, presa hori bateraezina dela, Natura 2000 Sarean integratuta dagoen Urumeako Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) helburuarekin.  

Presa honen eskubidea eskuratu zuen enpresa, Central Hidroelectrica de Renteria izenekoa, ofizialki desagertuta dagoela, «azken urteotan behintzat ez du ondo funtzionatu». 

Hasierako baldintzak, ez dira bete

Hasieratik, Konfederazio enpresari Urumeatik 4000 litro segunduko hartzeko eskubidea eman zion, baina  bi baldintza  betetzen bazituen: lehena, gutxienez 1600 litro segunduko emari ekologikoa errespetatzea, eta bigarrena, izokin eskala egokia erabiltzea. Elkarteek argi utzi dute, «zentralak sarri ez du errespetatu gutxienezko emari ekologikoa eta izokinen eskala».

Foru Aldundiak Urumeako arrain eskalen gainean txosten bat egin zuen, eta bertan argi eta garbi adierazten da «Ereñotzuko presak ez diela izokinei behar bezala pasatzen uzten».

Beraz, egitura akatsak eta mantenu zailtasunak, ez ditu baldintzak betetzen eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren helburuak ere urratu egiten ditu. Hori dela eta, eskatzaileek azpimarratu dute «nahikoa da Konfederazioak enpresari eman zaion eskubidea bertan behera uzteko eta presa botatzeko. Gainera, Urumean bioaniztasuna sustatzeko aukera paregabea da». Oro har, ibai barruko oztopoak kentzea dela helburu nagusietako bat ere, azpimarratu nahi izan dute. 

Zentral Hidroelektrikoaren ustiapena bukatu da, eta hamar hilabeteko epean eraisteko proiektua aurkeztu beharko da.  Hala ere, erabaki horren aurkako helegitea egon daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!