Barrikotea, afalorduko hitzordua Ur-Mian

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Gaur egingo dute urteroko barrikotea, Ur-Mia elkartean.  Iluntzeko 20:30etan hasiko da, eta aldez aurretik apuntatu behar zen.

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, barrikotea egingo dute gaur, Ereñotzuko Ur-Mia elkar­tean. Gabonak gainean direla aprobetxatuz, festa giroari hel­duko diote auzotarrek, maha­ia­ren bueltan elkartu, eta ondo pasatzeko. Barrikotean par­te har­tzeko, dena den, aldez au­rre­tik eman behar zen izena, Ur-Mian ber­tan, auzoko dendan edo­ta Irrin­tzi tabernan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!