MUS TXAPELKETA

Kanporaketa fasea bihar, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Bihar arratsaldeko 16:30etan, kanporaketa egingo da, Irrintzi Tabernan.

Bihar jokatuko da Euskal He­rriko Mus Txapelketaren lehe­nengo kanporaketa, Ereñotzuko Irrintzi tabernan. Arratsaldeko 16:30etan emango zaio hasiera txapelketari. 
Biharko irabazleek, Gipuz­ko­ako finalera pasea lortuko dute; eta horretan izango dira jokoan, Euskal Herriko final haundi­ra­ko txartelak.
Joan den urtean, Joxan eta Hodei Egaña aita-semeek lortu zuten Ereñotzuko kanporaketa irabaztea, eta Zaldibian jokatu zuten Gipuzkoako finala; baina ez zuten lortu aurrera egitea, Euskal Herriko finalera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!