Udazken Kulturala

'Bakean dagoenari, bakean utzi' bakarrizketa, gaur Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 13a, 00:00

Bakarrizketa eskainiko dute Ur-mia elkartean. Gaueko 22:00etan hasita izango da, Udazken Kulturalaren azken emanaldian.

Ereñotzuko Ur-mia elkartean  bakarrizketa umoretsua eskainiko da gaur, 22:00etatik aurrera. Udazken Kulturalaren barruan dago eta aurtengo azken emanaldia izango da. Hiru hilabetetan luzatu dira ekintza, emanaldi eta irteera desberdinak, beste urte betez, arrakastaz eraman direlarik. 
Bakean dagoenari bakean utzi du izenburua gaur antolatu den bakarrizketak eta  Mirari Mar­tia­rena eta Idoia Torregarai izan­go dira hizlariak. Eta ba­karrizketa euskeraz emango dute.

Sei bakarrizketa aurkeztuko dituzte
Guztira artistek elkarrekin jositako sei ba­ka­rriz­­ke­ta aurkeztuko dituz­te. Euskara eta generoa umo­re­­gai har­tuta, euskalkiak, ono­­­­ma­­­to­­pe­iak, amatasuna, gor­puz­­ta­su­na eta kristalezko sabaia izan­go dituzte hizipide, besteak bes­te, ordubete inguruko eman­kizunean. Kritika eginez, dese­raikiz eta barre eginez, baz­­terrak zirikatuko dituzte. Be­raz, gonbitea luzatu nahi i­zan dute, jendea animatu eta bertaratzeko eskatuz.
«Garrantzitsua iruditzen zaigu gauza txikietatik abiatzea. Egun diskurtso haundiak izaten dira, oso teorikoak, eta batzuetan zaila da horietan zure burua kokatzea. Guk gure buruari egiten diogu barre. Oraingoz, behintzat, horretan sentitzen gara eroso; guretik publikoarengana, pare-paretik, ez goitik behera». diote bi artistek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!